Project Description

Musikarekiko maitasun sentimendua noiz jaio zitzaigun zehaztea ezinezkoa egiten zaigu, betidanik musikaz blai bizi izan garelako. Gauzak horrela, ilusio handiarekin Lehian proiektuaren lehendabiziko zirriborroa 2013. urtean gauzatu zen.

Hasieratik euskal kanta herrikoiak, guztiontzak ezagunak direnak, bertsionatu eta ikusleak gurekin batera musikaz gozatzea izan dugu helburu. Goiz zein arratsalde, eztabaida, barre, kafe eta uste baino gau gehiagoren ostean, bidai honetan murgildu ginen.
Egun, 3 orduko emanaldia eskaintzeko aukera dugu.