Project Description

Nerbioi ibaiaren ertzetik, musikaren bitartez, sistemak inposatutako maskarak kentzeko ahaleginetan elkartutako lau lagunek osatu zuten Zein da Zein? 2009an. Feos Pero Majos taldean elkartutako Alberto Ortiz basauritarrari eta Ciro Sierra ta Gorka Chamorro ugaotarrei, aspaldiko herriko lagun bat batzen zaie gitarrarekin: Igor Barandika. Azkenaldian, Norte Apache taldeko Dja batu zaie, Aitor Perez.

Erritmo astunak, rap, rock eta metalaren ildotik jorratutako kantuak. Zuzeneko indartsua buruak astintzeko eta barnean daukagun horri irteera emateko.
Bi lan argitaratu dituzte: “Zeindazein?” eta “Elefante Txuria”. Azken hau 2016aren erdialdean Xanperen eskutik Bilboko Koba estudioan.